2007/02/16

P&K azken albisteak / OTSAILAK 16

Liburu Altxorra ekarri digute Aulestira

Goiko eta Jon
Atzo arratsaldean, “galtzagorritarrak” etorri ziren. Arantza etorri zen, 2 saio egin ostean, txikiei eta handiei, liburuen altxorra martxoaren 15erarte utzi zigun.

Ea gure errekorra gainditzen dugun!



URTEBETETZEAK

Miren

Aste honetan, bi urtebetetze izan ditugu. Anek, 11 urte egin zituen astelehenean, hau da, otsailaren 12an, eta Mireiak, otsailaren 15ean 12 urte egin zituen.

Zorionak bioi!


ANTZERKIA

Mikel eta Koldo

Aste hontan, “egizu lo, tartalo” antzezlana izango dugu Dar-Dar antzerki taldeak eskeinita. Gaur arratsaldeko 18:00etan, udal areto nagusian.

Eskolako karnabalak

Eguena

Txitxiburduntzi eguna

Bazkari berezia: Pizza eta txistorra

Ondoren, “Liburu altxorra” Galtzagorri elkartearen eskutik

Martitzena

9:00etan: SARRERA musikaz alaitua

10:00etan DESFILE MUNDIALA

10:30an: DANBORRADA eta BATUKADA plazaraino

11:00etan, plazan, EUSKALERRIKO eta MUNDUKO DANTZAK

Txulalai”, “Zapatariarena”, “O Regadinho”, “Galopede”, “Big John”, “Troika”, “La Novia” eta “Hashoval”

BAZKALOSTEN: JOLASAK, MUSIKA, DANTZAK eta DISKOTEKA


SAN BALENTÍN

Mireia eta Iraiz

Asteazkenean, San Balentin izan zen, dakizuenez, San Valentín nobioen eguna da, eta bertso hau asmatu dugu:


Otsailaren 14
dugu San Balentin,
egun ospetsu honetan

maitasunak tin-tin

2007/02/09

P&K azken albisteak / OTSAILAK 9

Otsailak 9/PDF



URTEBETETZEAK

Naiara

Aste honetan, 2 urtebetetze ditugu: Julen Montalbanek, otsailaren 5ean, 8 urte egin zituen; Libek, berriz, otsailaren 11n, 8 urte egingo ditu.
Zorionak biei.

ESKULANAK

Ane

Eskulanen ikastaroa, bihar, zapatua, hasten da. Otsailaren 8an amaitu zen Josune eta Kantokoan apuntatzeko aukera. Dekoratu nahi duenak esku­lanetan izango du aukera!!

KARNABALAETAKO DANTZAK

Goiko eta Jon

Karnabalak, otsailaren 18an direla eta, eskolan, 20an ospatuko ditugu; horregatik, 19an jai dugu. Horren ondorioz, karnabaletako dantzak entsaitzen hasiko gara.

Hauexek dira dantzak: “O regadinho”, “Galopede”, “Big Jon”, “Jose Mari Zapatalari”, “Txulalai”, “ La Novia”, “Troika”, “ Zazpi Jauzi”, “Hashoval”.

Zinema eta antzerki saioak Aulestin

Trolebu eta Kultur elkarteek kaleratu dute hilabete honetako egitaraua.

Gaur, otsailak 9, arratsaldeko 5:30ean, udal arteoan, “Kalabaza Tripontzia” filma ikusteko aukera izango dugu.

Bestalde, gaur ,otsailak 9, gaueko 10etan, antzerki saioa izango da Iluntzar tabernan. Antzezlana Txirene taldearen Ogiryik karri semie” da.

KARTEL LEHIAKETA

Koldo O eta Iraiz

Zemendia emakume taldeak kartel lehiaketa antolatu du. Martxoaren 8an izango da lehiaketa eta hilaren 24rako entregatu behar dira kartelak.

TXITXIBURDUNTZI

Mireia eta Mirian

Datorren eguenean, hilak 15, Txitxi­burduntzi ospatuko dugu. Jateko, pizza eta txorizoa Gastro­nomia Baskakoek ekarriko dizkigute. Beikona eta saltxitxak berriz, berton erreko ditugu. Eskolako ume guztiok geldituko gara, nahi izan ezkero.

Liburu altxorra eskolara

Miren eta Mikel

Galtzagorri Elkartea, diputazioak antolatutako ekintza bat da. Eskoletan irakurzaletazuna piztea du helburu.

Gure eskolara otsaiaren 15ean etorriko dira arratsaldez, Txitxiburduntzi egunean.

Bi saio egingo dituzte, bat Haur Hezkutzakoentzat eta beztea Lehen Hezkutzakoentzat. Liburuen altxorra utziko digute hilabete baterako.

2007/02/02

P&K azken albisteak / OTSAILAK 2


OTSAILAK 2 / PDF



ESKULANEN IKASTAROA

ANE ETA JON

Eskulanen ikastaroaren hasiera otsailaren 10an izango da, zapatua, eta ordutegia arratsaldeko 4etatik 6etara, Zapatuero, 8 astetan. Apuntatzeko epea otsailaren 13arte Kantokon edo Josunenean. Irakaslea iazkoa berdina da, Mireia markinarra.

EDOZEIN MOTAKO LAN POLITEN BAT EGIN NAHI BADUZU APUNTATU!


ESKOLAN KONPONKETA TXIKIAK

MIREN ETA NAIARA

Argi indarraren kaja aldatzen aritu dira eskolan, Iberdrolakoak.

Tinbreak eta nesken komuneko argiak kontaktua egiten dute eta orduan, argia joaten da. Horregatik, Argibidekoak kon­pontzen ibili ziren eguaztenean.

Bestalde, Telefonikakoak ere internetaren koneksioa arintzeko kablea aurkitzen ari dira. Ea arin-arin aurkitzen duten eta arinago dabilen!!!



YOGA IKASTAROA

Julen eta Koldo O.

Yoga ikastaroa berriz hasiko da. Ordutegia eta egunak apuntatzen den jendeagaz adostuko dira. Apuntatzeko epea urta­rri­la­ren 26an amaitu zen.



SAN BLASAK ESKOLAN

Mikel, Iraiz eta Mireia

Bihar, San Blas eguna ospatuko da. San Blas eguna denez, urtero bezala, eskolan, Sanblasak egin ditugu. Guk honela egin ditugu:

OSAGAIAK:

· Kilo 2 urun

· 300g azukre

· Dozena bat arraultz, horietatik 3 zuringo gorde

· Baso 1 esne

· 15 tanta anis eseuntzia

· 250g gurina

MATERIALA:

· Balde bat

· Koilara handi bat

· Koilara txiki bat

· Baso bat

· Bandejak

· Labea

· Moliniloa

· Rodiloa

· Batidora














NOLA EGIN:

1. Kilo 1 bota baldara

2. 200g azukre bota

3. 250g mantekila

4. 10 arraultzetatik hiru zuringo gorde

5. Baso bete esne

6. 10 tanta anis esentzia

7. Dena nahastu baldean eta uruna poliki-poliki gehitzen joan, masa hadia gelditu arte.

8. Gero mahai gainera bota eta rodiloarekin zapaldu.

9. Baso batekin forma borobila eman, eta gero aplaztatu pixka bat.

10. Labera sartu eta ondo eginda daudenean atera.

11. Gorde ditugun zuringoak, “punto de nieve” altxatu. Molinilloarekin azukrea birrindu eta horrela, pixkana-pixkanaka koilara handiarekin nahastu zuringoa eta azukrea, gogortu arte

12. Opilak labetik atera eta, goikaldean egin dugun azukre gogortua koilara txiki batekin jarri.

GOZO-GOZOAK IRTEN ZAIZKIGU!!!!


Goikaleko jaiak


Bihar ospatuko dira Aulestin Goikaleko jaiak. Egun osoan zehar jai giroan izango dira. Goizeko 11etan meza ospatuko da Elizatxun; ondoren “kopaue” eta gero Tortilla Txapelketa izango da. Arratsaldean jolasak egongo dira eta, Ilunzar tabernan, Briska Txapelketa ospatuko da.


ARGI ITZALKETA/APAGOIAREN ERAGINA

Atzo gaueko 19:55ean Aulesti eta mundu mailako argi-itzalketa egon zen. Ekintza horri esker CO2 70 tona gutxiago jaurti omen genituen...