2007/02/02

P&K azken albisteak / OTSAILAK 2


OTSAILAK 2 / PDF



ESKULANEN IKASTAROA

ANE ETA JON

Eskulanen ikastaroaren hasiera otsailaren 10an izango da, zapatua, eta ordutegia arratsaldeko 4etatik 6etara, Zapatuero, 8 astetan. Apuntatzeko epea otsailaren 13arte Kantokon edo Josunenean. Irakaslea iazkoa berdina da, Mireia markinarra.

EDOZEIN MOTAKO LAN POLITEN BAT EGIN NAHI BADUZU APUNTATU!


ESKOLAN KONPONKETA TXIKIAK

MIREN ETA NAIARA

Argi indarraren kaja aldatzen aritu dira eskolan, Iberdrolakoak.

Tinbreak eta nesken komuneko argiak kontaktua egiten dute eta orduan, argia joaten da. Horregatik, Argibidekoak kon­pontzen ibili ziren eguaztenean.

Bestalde, Telefonikakoak ere internetaren koneksioa arintzeko kablea aurkitzen ari dira. Ea arin-arin aurkitzen duten eta arinago dabilen!!!



YOGA IKASTAROA

Julen eta Koldo O.

Yoga ikastaroa berriz hasiko da. Ordutegia eta egunak apuntatzen den jendeagaz adostuko dira. Apuntatzeko epea urta­rri­la­ren 26an amaitu zen.



SAN BLASAK ESKOLAN

Mikel, Iraiz eta Mireia

Bihar, San Blas eguna ospatuko da. San Blas eguna denez, urtero bezala, eskolan, Sanblasak egin ditugu. Guk honela egin ditugu:

OSAGAIAK:

· Kilo 2 urun

· 300g azukre

· Dozena bat arraultz, horietatik 3 zuringo gorde

· Baso 1 esne

· 15 tanta anis eseuntzia

· 250g gurina

MATERIALA:

· Balde bat

· Koilara handi bat

· Koilara txiki bat

· Baso bat

· Bandejak

· Labea

· Moliniloa

· Rodiloa

· Batidora














NOLA EGIN:

1. Kilo 1 bota baldara

2. 200g azukre bota

3. 250g mantekila

4. 10 arraultzetatik hiru zuringo gorde

5. Baso bete esne

6. 10 tanta anis esentzia

7. Dena nahastu baldean eta uruna poliki-poliki gehitzen joan, masa hadia gelditu arte.

8. Gero mahai gainera bota eta rodiloarekin zapaldu.

9. Baso batekin forma borobila eman, eta gero aplaztatu pixka bat.

10. Labera sartu eta ondo eginda daudenean atera.

11. Gorde ditugun zuringoak, “punto de nieve” altxatu. Molinilloarekin azukrea birrindu eta horrela, pixkana-pixkanaka koilara handiarekin nahastu zuringoa eta azukrea, gogortu arte

12. Opilak labetik atera eta, goikaldean egin dugun azukre gogortua koilara txiki batekin jarri.

GOZO-GOZOAK IRTEN ZAIZKIGU!!!!


Goikaleko jaiak


Bihar ospatuko dira Aulestin Goikaleko jaiak. Egun osoan zehar jai giroan izango dira. Goizeko 11etan meza ospatuko da Elizatxun; ondoren “kopaue” eta gero Tortilla Txapelketa izango da. Arratsaldean jolasak egongo dira eta, Ilunzar tabernan, Briska Txapelketa ospatuko da.


ARGI ITZALKETA/APAGOIAREN ERAGINA

Atzo gaueko 19:55ean Aulesti eta mundu mailako argi-itzalketa egon zen. Ekintza horri esker CO2 70 tona gutxiago jaurti omen genituen...







No hay comentarios: