2007/02/09

P&K azken albisteak / OTSAILAK 9

Otsailak 9/PDF



URTEBETETZEAK

Naiara

Aste honetan, 2 urtebetetze ditugu: Julen Montalbanek, otsailaren 5ean, 8 urte egin zituen; Libek, berriz, otsailaren 11n, 8 urte egingo ditu.
Zorionak biei.

ESKULANAK

Ane

Eskulanen ikastaroa, bihar, zapatua, hasten da. Otsailaren 8an amaitu zen Josune eta Kantokoan apuntatzeko aukera. Dekoratu nahi duenak esku­lanetan izango du aukera!!

KARNABALAETAKO DANTZAK

Goiko eta Jon

Karnabalak, otsailaren 18an direla eta, eskolan, 20an ospatuko ditugu; horregatik, 19an jai dugu. Horren ondorioz, karnabaletako dantzak entsaitzen hasiko gara.

Hauexek dira dantzak: “O regadinho”, “Galopede”, “Big Jon”, “Jose Mari Zapatalari”, “Txulalai”, “ La Novia”, “Troika”, “ Zazpi Jauzi”, “Hashoval”.

Zinema eta antzerki saioak Aulestin

Trolebu eta Kultur elkarteek kaleratu dute hilabete honetako egitaraua.

Gaur, otsailak 9, arratsaldeko 5:30ean, udal arteoan, “Kalabaza Tripontzia” filma ikusteko aukera izango dugu.

Bestalde, gaur ,otsailak 9, gaueko 10etan, antzerki saioa izango da Iluntzar tabernan. Antzezlana Txirene taldearen Ogiryik karri semie” da.

KARTEL LEHIAKETA

Koldo O eta Iraiz

Zemendia emakume taldeak kartel lehiaketa antolatu du. Martxoaren 8an izango da lehiaketa eta hilaren 24rako entregatu behar dira kartelak.

TXITXIBURDUNTZI

Mireia eta Mirian

Datorren eguenean, hilak 15, Txitxi­burduntzi ospatuko dugu. Jateko, pizza eta txorizoa Gastro­nomia Baskakoek ekarriko dizkigute. Beikona eta saltxitxak berriz, berton erreko ditugu. Eskolako ume guztiok geldituko gara, nahi izan ezkero.

Liburu altxorra eskolara

Miren eta Mikel

Galtzagorri Elkartea, diputazioak antolatutako ekintza bat da. Eskoletan irakurzaletazuna piztea du helburu.

Gure eskolara otsaiaren 15ean etorriko dira arratsaldez, Txitxiburduntzi egunean.

Bi saio egingo dituzte, bat Haur Hezkutzakoentzat eta beztea Lehen Hezkutzakoentzat. Liburuen altxorra utziko digute hilabete baterako.

No hay comentarios: