2007/03/16

P&K azken albizteak / MARTXOAK 16

URTEBETETZEAK

Koldo O

Aste honetan, Aitorrek 10 urte bete zituen astelehenean eta Eider Oar-Artetak 6urte beteko ditu igandean.

ZORIONAK ETA ONGI PASATU!!

JUNE JAIO DA

Jon eta Goiko

Pasa den igandean, hilak 11, jaio zen June Zenarruzabeitia Atxurra. 2,9kg pisatu zuen. ZORIONAK BAITA MAIALEN ETA GURASOEI!!!

2007/03/09

P&K azken albizteak / MARTXOAK 9


P&K azken albisteak. pdf / inprimatzeko

LEA IBARREKO SARIA

Mireia, Mirian eta Iraiz

Leatarren eguna dela eta, logotipo lehiaketa bat antolatu da. Maria Fuentes Sanchez, Ipasterrekoak, irabazi du, 10 irudien artean. Aulestitik, 7 hartu dute parte. ZORIONAK MARIA!


KORRIKA TXIKI

Jon eta Julen

Aurtengo Korrika, martxoaren 25ean pasatzen da Aulestitik.
Hori dela eta, Korrika Txikia, martxoaren 23an egingo dugu, arratsaldeko 15:00etan.

Ostean, jolasak eta txokolatada egongo da.

JAGOBA, JOSUNE ETA ALAITZ ETORRI

MIREIA, MIRIAN ETA IRAIZ

Aste honetan, irakasle berriak etorri dira.

Bittor eta Nekane ikastaro batzuetara joan direnez, Jagoba eta Alaitz beraien ordez etorri dira.

Lurdes ere, eskolan falta da eta bere ordez, Josune etorri da.

URTEBETEZEAK

Mikel eta Koldo G.

Aste honetan 2 urtebetetze izan ditugu: atzo, hilak 8a, Jokinek 9 urte bete zituen eta Eiderrek, berriz, domekan, 6 urte beteko ditu.

Zorionak bioi!



PISTINA AMAITU

Ane, Miren eta Naiara

Lehengo asteko eguenean, pistina amaitu zitzaigun. Proba batzuk egin ondoren, denbora guztian jolastu egin genuen.

Denok batera sartu ginen uretara.

Oso ondo pasatu genuen!

ZALDI MANDO PROBAK

Koldo O.

Proben egunak martxoaren 18,19,20,24,25 eta 26an izango ditugu Aulestiko frontoian.

17 zaldi-mando arituko dira nor baino nor.

Animatu zaitezte guztiok zaldiak ikustera!

IPUIN KONTALARIA

Ane, Miren eta Naiara

Gaur, barikuz, Ana Meabe ipuin kontalaria dugu Udal Aretoan, arratsaldeko 17:30ean.

Kontatuko digun ipuina, “Marilurrek aitona Koxme salbatu du”

PARTIDUAK

Jon eta Julen

Aste honetan, partiduak Amoroton izan behar ziren eta datorren astean Aulestin. Baina, datorren astean, Aulestin zaldi mando probak izango direla eta, frontoia okupatuta egongo da. Horregatik, aldaketa izan dugu.

2007/03/02

P&K azken albisteak / MARTXOAK 2


Eli Azpiazuk irabazi
du Aulestiko Zemendia Emakume Taldeak antolatutako kartel lehiaketa. Kartela martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, iragartzeko da.
Zorionak Eli!


Urtebetetzeak

Koldo Ondartza

Atzo, martxoak 1, Sorkundek 23 urte bete ditu. Zorixonak eta ondo ibili!!!

OBRAK

Mirian eta Miren

Elizkale auzoan, obretan ari dira, gasa, telefonoa eta ura lur azpitik sartzeko.

Hori bukatu ondoren, plaza altxatuko dute. Obrak amaitu eta gero plaza berriro jarriko dute.



ORKAK LEKEITION

Ane eta Naiara

2006ko azaroan,7-8 orka agertu ziren Lekeition. Adituek diotenez, klima aldaketaren erruz gertatu izan da gertakari hau. Badakigu aurtengo neguan tenperaturak globalki altxatu egin direla, eta honen ondorioz, gutxitan gertatzen diren gauzak gertatzen ari direla. Orain arte udan bakarrik ikusi izan dira orkak Lekeition, baina, klimaren aldaketa dela eta, inoiz gertatu ez dena suertatu da.

EL CORREO”TIK ATERATAKO ALBISTEA.


Zinema emanaldia eteta momentuz

Zinema emateko makina ezin dute konpondu


ZENBAT LIBURU IRAKURTZEN DITUGU?
223 liburu erregistro egon dira otsailaren 15etik martxoaren 1erarte. 223 irakurketa saio desberdin izan direla eskolan eta etxeetan. Liburu altxorrak gure artean bete beharreko denbora erdia bete du. Ea zer gertatzen den hemendik aurrera!

ZUBEROKO DEPOSITOA

Goiko eta Mireia

Aste honetako eguaztenean, Zuberoko depositora joan ginen 5. eta 6. mailakook. Bertara joaten, Jaio aguazilak lagundu zigun. Irteera honen helburura urari buruz hainbat datu biltzea izan da. Oso interesgarriak izan zaizkigu Jaiok emandako azalpenak


Lea Ibarreko

VIII esku-pelota txapelketa

MENDEXAn, martxoaren 4an

Lea Ibarreko VIII Esku-Pelota txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da Mendexako frontoian. Partidak goizeko 10:30an hasiko dira.



2007/03/01

P&K azken albisteak / OTSAILAK 23


URTEBETETZEAK

ANE

Aste honetan urtebetetze bat izan dugu. Urkok , otsailaren 20an, egin zituen 8urte. ZORIONAK!


TXOKOA

Iraiz

Gaur, iluntzeko 8:30ean, Txokoari buruzko batzar informatiboa egongo da, udal liburutegian.



ZINE EMANALDIA

Iraiz

Gaur, otsailaren 23an, barikua, “Maroons” egongo da, arratsaldeko 5:30ean Areto Nagusian.

*JAKIN IZAN DUGUNEZ ZINE-MAKINA IZORRATU EGIN DA ETA EZ DA ZINE EMANALDIRIK EGONGO!!!



ZUHAITZAK

ANE

Zuhaitzak aste honetako asteazkenean heldu ziren udaletxera. Udalean esan digutenez, zuhaitzak eskatuta dituz­tenak, “Beheko Arte Eskolan” (Kan­po­santu ondoko lokalean) daude, bakoi­tzak berea hartzeko.

Lea Ibarreko VIII ESKU PILOTA TXAPELKETA abian

Urteroko ohiturari eutsiz, aurten ere antolatu dira Lea Ibarreko gaztetxoen ESKU-PILOTA saioak, dome­kero. Lehedabiziko saioa Giza­buruagan izango da etzi, otsailak 25, 10:30an hasita.

KARNABALAK

Mirian

Karnabalak, otsailaren 18an izan ziren. Pila bat mozorro desberdin egon ziren: Sebillanak, Piratak, “Chicas Espaciales”, Printzesak, Pailazoak…

Martitzenean, otsailaren 20an, eskolan desfilea, kalejira herritik zehar eta plazan dantzak egin genituen. Arratsaldean, 5. eta 6.mailakook diskoteka jarri genuen gelan denontzat. Diskotekan, jolas bat ere egin genuen aspertu arte.
Txokolatea ere egon zen.
OSO ONDO PASATU GENUEN!

LOGOTIPO BILA

Leatarren egunerako aterako den kamisetarako LOGOTIPO BILA dabiltza. Marrazkiak aurkezteko epea otsailaren 28an, datorren eguaztenean, amaitzen

MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK

Datorren astelehenean, otsailak 26, umeak eskolan matrikulatzeko epea zabalduko da. Izena eman beharreko umeak 2004an eta 2005ean jaiotakoak dira. Astelehenean bidaliko diegu ume hoien gurasoei gutuna azalpen guztiak emanez.

da.


MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK

Datorren astelehenean, otsailak 26, umeak eskolan matrikulatzeko epea zabalduko da. Izena eman beharreko umeak 2004an eta 2005ean jaiotakoak dira. Astelehenean bidaliko diegu ume hoien gurasoei gutuna azalpen guztiak emanez.

ESKOLA KONTSEILUA BARRIZTATZEKO SASOIA HELDU DA. Gurasoren batek bere burua hautagaitzarako aurkeztu nahi badu, eskolako zuzendaritzan esatea baino ez