2007/03/09

P&K azken albizteak / MARTXOAK 9


P&K azken albisteak. pdf / inprimatzeko

LEA IBARREKO SARIA

Mireia, Mirian eta Iraiz

Leatarren eguna dela eta, logotipo lehiaketa bat antolatu da. Maria Fuentes Sanchez, Ipasterrekoak, irabazi du, 10 irudien artean. Aulestitik, 7 hartu dute parte. ZORIONAK MARIA!


KORRIKA TXIKI

Jon eta Julen

Aurtengo Korrika, martxoaren 25ean pasatzen da Aulestitik.
Hori dela eta, Korrika Txikia, martxoaren 23an egingo dugu, arratsaldeko 15:00etan.

Ostean, jolasak eta txokolatada egongo da.

JAGOBA, JOSUNE ETA ALAITZ ETORRI

MIREIA, MIRIAN ETA IRAIZ

Aste honetan, irakasle berriak etorri dira.

Bittor eta Nekane ikastaro batzuetara joan direnez, Jagoba eta Alaitz beraien ordez etorri dira.

Lurdes ere, eskolan falta da eta bere ordez, Josune etorri da.

URTEBETEZEAK

Mikel eta Koldo G.

Aste honetan 2 urtebetetze izan ditugu: atzo, hilak 8a, Jokinek 9 urte bete zituen eta Eiderrek, berriz, domekan, 6 urte beteko ditu.

Zorionak bioi!



PISTINA AMAITU

Ane, Miren eta Naiara

Lehengo asteko eguenean, pistina amaitu zitzaigun. Proba batzuk egin ondoren, denbora guztian jolastu egin genuen.

Denok batera sartu ginen uretara.

Oso ondo pasatu genuen!

ZALDI MANDO PROBAK

Koldo O.

Proben egunak martxoaren 18,19,20,24,25 eta 26an izango ditugu Aulestiko frontoian.

17 zaldi-mando arituko dira nor baino nor.

Animatu zaitezte guztiok zaldiak ikustera!

IPUIN KONTALARIA

Ane, Miren eta Naiara

Gaur, barikuz, Ana Meabe ipuin kontalaria dugu Udal Aretoan, arratsaldeko 17:30ean.

Kontatuko digun ipuina, “Marilurrek aitona Koxme salbatu du”

PARTIDUAK

Jon eta Julen

Aste honetan, partiduak Amoroton izan behar ziren eta datorren astean Aulestin. Baina, datorren astean, Aulestin zaldi mando probak izango direla eta, frontoia okupatuta egongo da. Horregatik, aldaketa izan dugu.

No hay comentarios: