2007/03/02

P&K azken albisteak / MARTXOAK 2


Eli Azpiazuk irabazi
du Aulestiko Zemendia Emakume Taldeak antolatutako kartel lehiaketa. Kartela martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, iragartzeko da.
Zorionak Eli!


Urtebetetzeak

Koldo Ondartza

Atzo, martxoak 1, Sorkundek 23 urte bete ditu. Zorixonak eta ondo ibili!!!

OBRAK

Mirian eta Miren

Elizkale auzoan, obretan ari dira, gasa, telefonoa eta ura lur azpitik sartzeko.

Hori bukatu ondoren, plaza altxatuko dute. Obrak amaitu eta gero plaza berriro jarriko dute.



ORKAK LEKEITION

Ane eta Naiara

2006ko azaroan,7-8 orka agertu ziren Lekeition. Adituek diotenez, klima aldaketaren erruz gertatu izan da gertakari hau. Badakigu aurtengo neguan tenperaturak globalki altxatu egin direla, eta honen ondorioz, gutxitan gertatzen diren gauzak gertatzen ari direla. Orain arte udan bakarrik ikusi izan dira orkak Lekeition, baina, klimaren aldaketa dela eta, inoiz gertatu ez dena suertatu da.

EL CORREO”TIK ATERATAKO ALBISTEA.


Zinema emanaldia eteta momentuz

Zinema emateko makina ezin dute konpondu


ZENBAT LIBURU IRAKURTZEN DITUGU?
223 liburu erregistro egon dira otsailaren 15etik martxoaren 1erarte. 223 irakurketa saio desberdin izan direla eskolan eta etxeetan. Liburu altxorrak gure artean bete beharreko denbora erdia bete du. Ea zer gertatzen den hemendik aurrera!

ZUBEROKO DEPOSITOA

Goiko eta Mireia

Aste honetako eguaztenean, Zuberoko depositora joan ginen 5. eta 6. mailakook. Bertara joaten, Jaio aguazilak lagundu zigun. Irteera honen helburura urari buruz hainbat datu biltzea izan da. Oso interesgarriak izan zaizkigu Jaiok emandako azalpenak


Lea Ibarreko

VIII esku-pelota txapelketa

MENDEXAn, martxoaren 4an

Lea Ibarreko VIII Esku-Pelota txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da Mendexako frontoian. Partidak goizeko 10:30an hasiko dira.



No hay comentarios: