URTEBETETZEAK
Koldo O
Aste honetan, Aitorrek 10 urte bete zituen astelehenean eta Eider Oar-Artetak 6urte beteko ditu igandean.
ZORIONAK ETA ONGI PASATU!!
Aulestiko Urregarai Herri Eskolan argitaratzen dugun astekaria
Aste honetan, Aitorrek 10 urte bete zituen astelehenean eta Eider Oar-Artetak 6urte beteko ditu igandean.
ZORIONAK ETA ONGI PASATU!!
P&K azken albisteak. pdf / inprimatzeko
Mireia, Mirian eta Iraiz
Leatarren eguna dela eta, logotipo lehiaketa bat antolatu da.
KORRIKA TXIKI
Jon eta Julen
Aurtengo Korrika, martxoaren 25ean pasatzen da Aulestitik.
Hori dela eta, Korrika Txikia, martxoaren 23an egingo dugu, arratsaldeko 15:00etan.
Ostean, jolasak eta txokolatada egongo da.
JAGOBA, JOSUNE ETA ALAITZ ETORRI
MIREIA, MIRIAN ETA IRAIZ
Aste honetan, irakasle berriak etorri dira.
Bittor eta Nekane ikastaro batzuetara joan direnez, Jagoba eta Alaitz beraien ordez etorri dira.
Lurdes ere, eskolan falta da eta bere ordez, Josune etorri da.
Mikel eta Koldo G.
Aste honetan 2 urtebetetze izan ditugu: atzo, hilak 8a, Jokinek 9 urte bete zituen eta Eiderrek, berriz, domekan, 6 urte beteko ditu.
Zorionak bioi!
Ane, Miren eta Naiara
Lehengo asteko eguenean, pistina amaitu zitzaigun. Proba batzuk egin ondoren, denbora guztian jolastu egin genuen.
Denok batera sartu ginen uretara.
Oso ondo pasatu genuen!
ZALDI MANDO PROBAK
Koldo O.
Proben egunak martxoaren 18,19,20,24,25 eta 26an izango ditugu Aulestiko frontoian.
17 zaldi-mando arituko dira nor baino nor.
Animatu zaitezte guztiok zaldiak ikustera!
IPUIN KONTALARIA
Ane, Miren eta Naiara
Gaur, barikuz, Ana Meabe ipuin kontalaria dugu Udal Aretoan, arratsaldeko 17:30ean.
Kontatuko digun ipuina, “Marilurrek aitona Koxme salbatu du”
PARTIDUAK
Jon eta Julen
Aste honetan, partiduak Amoroton izan behar ziren eta datorren astean Aulestin. Baina, datorren astean, Aulestin zaldi mando probak izango direla eta, frontoia okupatuta egongo da. Horregatik, aldaketa izan dugu.
Urtebetetzeak
Koldo Ondartza
Atzo, martxoak 1, Sorkundek 23 urte bete ditu. Zorixonak eta ondo ibili!!!
Elizkale auzoan, obretan ari dira, gasa, telefonoa eta ura lur azpitik sartzeko.
Hori bukatu ondoren, plaza altxatuko dute. Obrak amaitu eta gero plaza berriro jarriko dute.
2006ko azaroan,7-8 orka agertu ziren Lekeition. Adituek diotenez, klima aldaketaren erruz gertatu izan da gertakari hau. Badakigu aurtengo neguan tenperaturak globalki altxatu egin direla, eta honen ondorioz, gutxitan gertatzen diren gauzak gertatzen ari direla. Orain arte udan bakarrik ikusi izan dira orkak Lekeition, baina, klimaren aldaketa dela eta, inoiz gertatu ez dena suertatu da.
“EL CORREO”TIK ATERATAKO ALBISTEA.
Zinema emanaldia eteta momentuz
Zinema emateko makina ezin dute konpondu
ZUBEROKO DEPOSITOA
Goiko eta Mireia
Aste honetako eguaztenean, Zuberoko depositora joan ginen 5. eta 6. mailakook. Bertara joaten, Jaio aguazilak lagundu zigun. Irteera honen helburura urari buruz hainbat datu biltzea izan da. Oso interesgarriak izan zaizkigu Jaiok emandako azalpenak
Lea Ibarreko
VIII esku-pelota txapelketa
MENDEXAn, martxoaren 4an
Lea Ibarreko VIII Esku-Pelota txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da Mendexako frontoian. Partidak goizeko 10:30an hasiko dira.
Aste honetan urtebetetze bat izan dugu. Urkok , otsailaren 20an, egin zituen 8urte. ZORIONAK!
Gaur, iluntzeko 8:30ean, Txokoari buruzko batzar informatiboa egongo da, udal liburutegian.
Gaur, otsailaren 23an, barikua, “Maroons” egongo da, arratsaldeko 5:30ean Areto Nagusian.
*JAKIN IZAN DUGUNEZ ZINE-MAKINA IZORRATU EGIN DA ETA EZ DA ZINE EMANALDIRIK EGONGO!!!
Zuhaitzak aste honetako asteazkenean heldu ziren udaletxera. Udalean esan digutenez, zuhaitzak eskatuta dituztenak, “Beheko Arte Eskolan” (Kanposantu ondoko lokalean) daude, bakoitzak berea hartzeko.
Urteroko ohiturari eutsiz, aurten ere antolatu dira Lea Ibarreko gaztetxoen ESKU-PILOTA saioak, domekero. Lehedabiziko saioa Gizaburuagan izango da etzi, otsailak 25, 10:30an hasita.
Karnabalak, otsailaren 18an izan ziren. Pila bat mozorro desberdin egon ziren: Sebillanak, Piratak, “Chicas Espaciales”, Printzesak, Pailazoak…
Martitzenean, otsailaren 20an, eskolan desfilea, kalejira herritik zehar eta plazan dantzak egin genituen. Arratsaldean, 5. eta 6.mailakook diskoteka jarri genuen gelan denontzat. Diskotekan, jolas bat ere egin genuen aspertu arte.
Txokolatea ere egon zen.
OSO ONDO PASATU GENUEN!
LOGOTIPO BILA
Leatarren egunerako aterako den kamisetarako LOGOTIPO BILA dabiltza. Marrazkiak aurkezteko epea otsailaren 28an, datorren eguaztenean, amaitzen MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK Datorren astelehenean, otsailak 26, umeak eskolan matrikulatzeko epea zabalduko da. Izena eman beharreko umeak 2004an eta 2005ean jaiotakoak dira. Astelehenean bidaliko diegu ume hoien gurasoei gutuna azalpen guztiak emanez.
da.
MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK
Datorren astelehenean, otsailak 26, umeak eskolan matrikulatzeko epea zabalduko da. Izena eman beharreko umeak 2004an eta 2005ean jaiotakoak dira. Astelehenean bidaliko diegu ume hoien gurasoei gutuna azalpen guztiak emanez.
ESKOLA KONTSEILUA BARRIZTATZEKO SASOIA HELDU DA. Gurasoren batek bere burua hautagaitzarako aurkeztu nahi badu, eskolako zuzendaritzan esatea baino ezGoiko eta Jon
Atzo arratsaldean, “galtzagorritarrak” etorri ziren. Arantza etorri zen, 2 saio egin ostean, txikiei eta handiei, liburuen altxorra martxoaren 15erarte utzi zigun.
Ea gure errekorra gainditzen dugun!
URTEBETETZEAK
Miren
Aste honetan, bi urtebetetze izan ditugu. Anek, 11 urte egin zituen astelehenean, hau da, otsailaren 12an, eta Mireiak, otsailaren 15ean 12 urte egin zituen.
Zorionak bioi!
Mikel eta Koldo
Aste hontan, “egizu lo, tartalo” antzezlana izango dugu Dar-Dar antzerki taldeak eskeinita. Gaur arratsaldeko 18:00etan, udal areto nagusian.
Eguena
Txitxiburduntzi eguna
Ondoren, “Liburu altxorra” Galtzagorri elkartearen eskutik
9:00etan: SARRERA musikaz alaitua
10:00etan DESFILE MUNDIALA
10:30an: DANBORRADA eta BATUKADA plazaraino
11:00etan, plazan, EUSKALERRIKO eta MUNDUKO DANTZAK
“Txulalai”, “Zapatariarena”, “O Regadinho”, “Galopede”, “Big John”, “Troika”, “La Novia” eta “Hashoval”
BAZKALOSTEN: JOLASAK, MUSIKA, DANTZAK eta DISKOTEKA
Asteazkenean, San Balentin izan zen, dakizuenez, San Valentín nobioen eguna da, eta bertso hau asmatu dugu:
Otsailaren 14
dugu San Balentin,
egun ospetsu honetan
maitasunak tin-tin
Aste honetan, 2 urtebetetze ditugu: Julen Montalbanek, otsailaren 5ean, 8 urte egin zituen; Libek, berriz, otsailaren 11n, 8 urte egingo ditu.
Zorionak biei.
Ane
Eskulanen ikastaroa, bihar, zapatua, hasten da. Otsailaren 8an amaitu zen Josune eta Kantokoan apuntatzeko aukera. Dekoratu nahi duenak eskulanetan izango du aukera!!
Karnabalak, otsailaren 18an direla eta, eskolan, 20an ospatuko ditugu; horregatik, 19an jai dugu. Horren ondorioz, karnabaletako dantzak entsaitzen hasiko gara.
Hauexek dira dantzak: “O regadinho”, “Galopede”, “Big Jon”, “Jose Mari Zapatalari”, “Txulalai”, “ La Novia”, “Troika”, “ Zazpi Jauzi”, “Hashoval”.
Zinema eta antzerki saioak Aulestin
Trolebu eta Kultur elkarteek kaleratu dute hilabete honetako egitaraua.
Gaur, otsailak 9, arratsaldeko 5:30ean, udal arteoan, “Kalabaza Tripontzia” filma ikusteko aukera izango dugu.
Bestalde, gaur ,otsailak 9, gaueko 10etan, antzerki saioa izango da Iluntzar tabernan. Antzezlana Txirene taldearen “Ogiryik karri semie” da.
KARTEL LEHIAKETA
Zemendia emakume taldeak kartel lehiaketa antolatu du. Martxoaren 8an izango da lehiaketa eta hilaren 24rako entregatu behar dira kartelak.
Datorren eguenean, hilak 15, Txitxiburduntzi ospatuko dugu. Jateko, pizza eta txorizoa Gastronomia Baskakoek ekarriko dizkigute. Beikona eta saltxitxak berriz, berton erreko ditugu. Eskolako ume guztiok geldituko gara, nahi izan ezkero.
Galtzagorri Elkartea, diputazioak antolatutako ekintza bat da. Eskoletan irakurzaletazuna piztea du helburu.
Gure eskolara otsaiaren 15ean etorriko dira arratsaldez, Txitxiburduntzi egunean.
Bi saio egingo dituzte, bat Haur Hezkutzakoentzat eta beztea Lehen Hezkutzakoentzat. Liburuen altxorra utziko digute hilabete baterako.
ESKULANEN IKASTAROA
Eskulanen ikastaroaren hasiera otsailaren 10an izango da, zapatua, eta ordutegia arratsaldeko 4etatik 6etara, Zapatuero, 8 astetan. Apuntatzeko epea otsailaren 13arte Kantokon edo Josunenean. Irakaslea iazkoa berdina da, Mireia markinarra.
EDOZEIN MOTAKO LAN POLITEN BAT EGIN NAHI BADUZU APUNTATU!
ESKOLAN KONPONKETA TXIKIAK
Tinbreak eta nesken komuneko argiak kontaktua egiten dute eta orduan, argia joaten da. Horregatik, Argibidekoak konpontzen ibili ziren eguaztenean.
Bestalde, Telefonikakoak ere internetaren koneksioa arintzeko kablea aurkitzen ari dira. Ea arin-arin aurkitzen duten eta arinago dabilen!!!
YOGA IKASTAROA
Julen eta Koldo O.
Yoga ikastaroa berriz hasiko da. Ordutegia eta egunak apuntatzen den jendeagaz adostuko dira. Apuntatzeko epea urtarrilaren 26an amaitu zen.
SAN BLASAK ESKOLAN
Mikel, Iraiz eta Mireia
Bihar, San Blas eguna ospatuko da. San Blas eguna denez, urtero bezala, eskolan, Sanblasak egin ditugu. Guk honela egin ditugu:
OSAGAIAK:
· Kilo 2 urun
· 300g azukre
· Dozena bat arraultz, horietatik 3 zuringo gorde
· Baso 1 esne
· 15 tanta anis eseuntzia
· 250g gurina
MATERIALA: · Balde bat · Koilara handi bat · Koilara txiki bat · Baso bat · Bandejak · Labea · Moliniloa · Rodiloa · Batidora |
NOLA EGIN:
1. Kilo 1 bota baldara
2. 200g azukre bota
3. 250g mantekila
4. 10 arraultzetatik hiru zuringo gorde
5. Baso bete esne
6. 10 tanta anis esentzia
7. Dena nahastu baldean eta uruna poliki-poliki gehitzen joan, masa hadia gelditu arte.
8. Gero mahai gainera bota eta rodiloarekin zapaldu.
9. Baso batekin forma borobila eman, eta gero aplaztatu pixka bat.
10. Labera sartu eta ondo eginda daudenean atera.
11. Gorde ditugun zuringoak, “punto de nieve” altxatu. Molinilloarekin azukrea birrindu eta horrela, pixkana-pixkanaka koilara handiarekin nahastu zuringoa eta azukrea, gogortu arte
12. Opilak labetik atera eta, goikaldean egin dugun azukre gogortua koilara txiki batekin jarri.
GOZO-GOZOAK IRTEN ZAIZKIGU!!!!
Goikaleko jaiak